Azoka

 
Anoeta Pasalekua, 8, 20014 Donostia, Gipuzkoa
 

Maillota eta beste prendak

Antolakuntzak, parte hartzaile guztiei TACTIC maillota oparituko die. DSS martxa zikloturistan maillota janztea nahitaezkoa  izango da.  

Maillot ofiziala segurtasun eta kontrol tresna bat da. Modu honetan, martxa lan egiten duten pertsona guztiek, partaideak berehala identifika ditzakete.

Maillot gabe ezinezkoa izango da:

·       Irteera kutxetara sartzea.

·       Laguntza mekanikoa erabiltzea.

·       Zuzkidura eta staff-aren laguntza jasotzea.

·       Anoetako Belodromora bizikletan sartzea.

Izen ematea egiterakoan mailloten neurri taulak arretaz behatu mesedez. Otsailak 29a eta gero ezingo bait da aldaketarik egin.

 

Freskagarriak eta kirol elikadura

 

 

 

 

Lau zuzkidura puntu aurkituko dituzue ibilbidean zehar. Gure babesleek hornitutako elikadura solido nahiz likidoak eskainiko ditugu. Etixx, gure babesle ofizialak, kirol elikadura eta erabiltze argibideak banatuko ditu baita ere.

 

– Km 35 | Aia. Zuzkidura solido eta likidoa.
– Km 75 | Igeldo. Zuzkidura solido eta likidoa.
– Km 85 | Helmuga eta kontra-helmuga. Zuzkidura solido eta likidoa.
– km 107| Jaizkibel. Zuzkidura solido eta likidoa.

 
 

Laguntza medikua

 

 

Frogak osasun larrialdi plan eta azpiegitura sendoa ditu. Partaideren batek eroriko, arazo fisiko edo txakalaldirik jasanez gero, dortsalaren atzealdean agertzen den telefonora deitu behar da laguntza lehen bait lehen kudeatu eta jasotzeko.

Laguntza mekanikoa

 

 

Bidean laguntza mekanikoa eskainiko dugu baita ere! Frogan zehar jasan ditzakezuen arazo mekanikoak lasterketa amaitzeko arazo bihur ez daitezen, antolakuntzaren mekanika zerbitzu ofizialaren babesa aurkituko duzue ibilbide osoan zehar. Babes mekanikoa doakoa izango da baino konponketak burutzeko erabiliko diren piezak ez. Piezak ordaintzeko bi modu egongo dira; lehena, soinean dirua eramanez gero, unean bertan, eta bestea, behin froga bukatuta parte hartzailearen bulegora hurbilduta.

 

Zure iraunkortasuna saria dauka

 

 

 

Bizikleta naturaz eta paisaia pribilegiatuez gozatzeko modu ezin hobea da. Bizikletak sarbide zaila duten lekuetara eraman gaitzake eta, zoritxarrez, erraza  izaten da mota guztietako zaborrak topatzea.

 

Donostia - San Sebastian Txirrindulari Martxa bezalako ekitaldi batek kontutan hartzeko moduko zabor kantitatea sor dezake eta horregatik, neurriak hartu nahi ditugu. Zentzu horretan, bihotz berdea duten eta gure helburuak lortzen lagunduko diguten parte hartzaile guztiak saritu nahi ditugu.

Zaborra, helmugan kokatuta egongo diren, birziklatzeko edukiontzietara botatzen duten txirrindulariak sarituko ditugu. Gainera sari oso berezia zozketatuko dugu ekimen honetan parte hartzen duten guztien artean.

 
 

Dutxak eta aldagelak

 

Parte hartzaile guztiek edukiko dute dutxa eta aldagelak erabiltzeko aukera.

 

Non? Anoeta Belodromo bertan.

Bazkaria

 

 

 

Eta amaitzerakoan... guztientzako otordua! Ongi merezitako bazkaria eskainiko dugu festari amaiera emateko. Bertan, bizitako esperientziak eta sentsazioak, gainontzeko parte hartzaileekin partekatzeko aukera izango dugu.

Todos los derechos reservados a KIROL SPORT S.L

CICLOTURISTA DONOSTIA SAN SEBASTIAN