MARTXAREN INFORMAZIOA

Zer da Donostia SS klasika
zikloturista

Donostia San Sebastian klasika zikloturista, Gipuzkoako paisaia eta mendate mitikoen artean ibiliko den martxa zikloturista ez lehiakorra da.

 

Irteera eta helmuga Elorza Belodromo mitikoan izango du. Ondo baino hobeto prestatutako ekitaldia parte hartzailea orok egun berezia igaro dezan.

INFO. PRAKTIKOA

 
 

Agenda

ostirala:10am - 8pm

larunbata:6:30am-7:30am

 Belodromoan

DORTSALEN BILDUMA

AZOKA

BRIEFING 

Igandea:8am

12:30pm - 3:30pm

 Belodromoan

 Belodromoan

IRTEERA

BAZKARI POPULARRA

 

MARTXA ZAINDU

Gizalegeak eta errespetua

DSSKZ errepideko txirrindularitzako martxa zikloturista bat da. Trafikoa kontrolpean izango bada ere, errepidea irekia egongo da. Beraz, parte hartzaileek zirkulazio arauak eta bidean topatu ditzaketen gidariak errespetatu behar dituzte. Errespetuz eta zintzo ibiliz gero guztiok gozatuko dugu martxa.

 

Bolondresak, antolakuntza langileak eta martxa lagun guztiak errespetatu itzazu.

 

Zuzkidura guneak errespetatu itzazu. Zure atzetik jan eta edan behar duten parte hartzaile gehiago datozela kontutan har ezazu. Hurrengo zuzkidura eremura arte iristeko behar duzuna har ezazu bakarrik.


Zuzkidura eremu inguruan ez zaitezte gelditu mesedez. Honek sekulako buxadura sortu dezake. Zuzkidura gune aldamenean pixik ez egitea ere arren eskatzen dizugu. Bolondresek bertan 6 ordu gutxienez emango dituzte eta beraientzat benetan ezatsegina gerta daiteke.

Jasangarritasuna

Ingurumena errespetatu ezazu! Kalterik txikiena eragitea helburu, zuzkidura guneetan aurkituko dituzun edukiontzietan ontziak, bilgarriak eta hondakin organikoak arren bota itzazu.

Mesedez errepidean ez ezazu inolako hondakinik bota.

“JASANKOR IZAN ZAITEZ” erronkan parte ezazu.

Mozketa puntua

Kontrola eta errepideak bete ez ditzagun, 85. kilometroan mozketa puntu bat jarriko dugu martxa luzean parte hartuko duten txirrindularientzat.

 

Derrigorrezko
materiala

Gomendatutako
materiala

- Homologatutako kaskoa.

- Txirrindularitza jantzi teknikoa

- Bizikletaren aurreko partean jarritako plaka zenbakiduna

- Bizkarreko dortsal zenbakiduna

Eskumuturrean ipinitako eskumuturreko zenbakiduna

- Eguzkitako betaurrekoak
- Eskularruak
- Erreminta kit-a
- Ur botillina
- Txirrindularitza oinetakoak
- GPS nabigatzailea
- Agiriak: NAN-a eta/edo Federatu txartela

Todos los derechos reservados a KIROL SPORT S.L

CICLOTURISTA DONOSTIA SAN SEBASTIAN